api 27, 16:23 Azpeitia
Datorren larunbatean izango dira Domusa Teknik 40 MLK ultra trailaren hirugarren edizioa, eta Domusa Teknik 15 MLK lasterketaren lehendabizikoa. Azken orduko lanetan sartuta, lasterketen egunean laguntzen ariko diren 450 boluntarioei eskerrak eman zizkieten atzo arratsaldean Sanagustin kulturgunean egindako ekitaldian, eta datorren larunbatak ekarriko duenaren inguruko informazioa ere gogorarazi zuten.
api 26, 14:31 Azpeitia
Erabilgarri dago Kalistenia egiteko parkea. Kirol hori egiten duten herritar talde baten eskariari erantzunez, Loiolako Ignazio etorbidean egokitu du kirolerako azpiegitura berria Azpeitiko Udalak. Guztira, 43.435 euro bideratu ditu udalak proiektua egiteko, eta dagoeneko erabilgarri dago. Norbere gorputzaren pisua baliatuz egiten den kirola da Kalistenia.