Plazatik Santutxora joateko pasabidearen asteburuetako egoera, tamalgarria

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa api 28, 09:38 Azpeitia

Herritarrak udalari eskatu dio atea konpon dezala eta itxi dezala pasabidea Santutxoko bizilagunentzat. "Orain ateak puskatuta daude, eta tamalgarria da astebururo zein egoeretan egoten den pasabidea", salatu du herritarrak. Argazkiak igorri ditu Uztarriara. 

Hainbat herrialdetako jakiak, dantzak eta eskulanak, Aniztasun Izpiak Kilometroak Txikia festari ekiteko

Maialen Etxaniz api 27, 14:10 Azpeitia

Kilometroen lantaldeak beste hainbat eragilerekin elkarlanean antolatu du Aniztasun Izpiak Kilometroak Txikia festa, euskara eta aniztasuna ardatz. Goizean, hainbat herrialdetako jakiak dastatzeko eta dantzak ikusteko aukera izan da. Arratsaldean jarraituko dute jaiarekin.

Soreasu antzokia, Azpeitia
Azpeitia
Ikasberriko aparkalekuan, Azpeitia