Urtero bezala, Aizkorrin bukatuko du urtea Lagun Onak MBk

Abenduaren 31ko irteerarako izen ematea irekita dago elkartearen webgunean.

Urtero bezala, aurten ere Aizkorrira irteera egingo dugu Lagun Onak MBkook Urtezahar egunean, ohiko ibilbidea jarraituz: Otzaurtetik atera, gailurrera igo eta Urbiara jaitsi, Arantzazurako bidea eginez amaitzeko. Gure irteera klasikoetako bat, urteari gehien gustatzen zaiguna eginez agur esateko: mendian! Izen ematea jada martxan dugu gure webgunean, beraz, animatu eta etorri gurekin!

Irteera 07:00etan izango da, anbulatorio aurretik. Ordaina autobusean bertan egingo da; bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, 15 euro. Izena emateko azken eguna abenduaren 29a, osteguna, 21:00etan izango da.