Bihar, etzi eta zapatuan izango dira Ilunpekoen partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2024ko api. 17a, 09:53
Frontoi Txikia.

Ilunpeko pilotari gazteek eskuz banakako eta binakako hamar partida jokatuko dituzte egun hauetan etxean. Izarraitz pilotalekuan nahiz Frontoi Txikian izango dira norgehiagokak.

Bihar, etzi eta zapatuan eskuz banakako lau eta erdiko nahiz binakako hamar partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotari gazteek. Biharkoa Izarraitz pilotalekuan jokatuko dute, baina gainontzekoak Frontoi Txikian.

Ostegunean, 20:15ean hasita, eskuz banakako lau  eta erdiko txapelketako partida bat jokatuko dute Izarraitz pilotalekuan:

  • Aimar Egiguren (Ilunpe)  vs Iraeta (Tolosa). Nagusiak, lehen maila.

Ostiralean, 18:15etik aurrera, eskuz banakako lau eta erdiko txapelketako bi partida eta eskuz binakako hiru partida jokatuko dituzte Frontoi Txikian:

  • Ilunpe 1 vs Aloña Mendi. Infantilak, bigarren maila.
  • Ilunpe 1 vs Hernani 2. Infantilak, lehen maila.
  • Ilunpe 2 vs Behar Zana 3. Infantilak, lehen maila.
  • Larramendi (Ilunpe) vs Varona (Eibar). Kadeteak, bigarren maila.
  • Elustondo (Ilunpe) vs Arizabalo (Oiarpe). Kadeteak, hirugarren maila.

Zapatuan, 16:00etatik aurrera, eskuz banakako lau eta erdiko txapelketako lau partida jokatuko dituzte Frontoi Txikian:

  • Aranguren (Ilunpe) vs Zelaiaran (Oiarpe). Kadeteak, lehen maila.
  • Azkue (Ilunpe) vs Alberdi (Hernani). Jubenilak, bigarren maila.
  • Otaegi(Ilunpe) vs Kerejeta (Lapke). Jubenilak, lehen maila.
  • Larrañaga (Ilunpe) vs Sasiain (Abantza). Nagusiak, lehen maila.