Oso arrakastatsua izan zen Uztarria Gukak Elegante Egunean plazan jarritako photocall-a, izan ere, inoiz baino talde gehiagok atera zuten argazkia. Gainera, polaroidean argazkia atera zuten herritar guztien artean Elikaguneak prestatutako otarre bat zozkatu du Uztarria Gukak.
Zozketa egin ondoren, Nare Sargsyan eta bere lagunak izan dira irabazleak. Zorionak!